Ongi etorri | BienvenidoNafarroako Unibertsitate Publikoak

bulletSegurtasuna

seguridad

Hari gabeko sareetan, transmisio bidearen izaeragatik, teknikoki gerta daiteke erabiltzaile batek transmititu edo jasotzen dituen datuak beste batzuei ere ailegatzea estaldura eremu berean. Komunikazioen pribatutasuna bermatzeko, datuak enkriptatu egin behar dira.

Unibertsitatearen hari gabeko sareak eskaintzen dituen sarbideetan, murriztuan, alegia, Irakasle-ikertzaileentzat eta AZL-rentzat den horretan, eta ireki seguruan, alegia, eduroam-en, WPA2 eta AES (802.11i) estandarrek erabiliz enkriptatzen da hari gabeko bitartekoaren bidezko trafikoa. Sarbide-mota horiek erabiltzea gomendatzen dugu.

Sarbide ireki ez-seguruaren kasuan, UPNA-en, alegia, sarearen gailuek ez dute enkriptatzen trafiko hori, eta, hortaz, komeni da ziurtatzea erabiltzen diren aplikazoak segurtasun zerbitzuak erabiltzen ote dituzten babestu beharreko datuak transmititzeko. Adibidez, web segurua erabiltzen bada ikasleen atarira sartzeko edo posta elektronikoa irakurtzeko, orduan aplikazioa bera ari da babesten bidalitako eta jasotako datuak, eta horien pribatutasuna berma daiteke, horrenbestez.

Bestalde, gomendatzen da sarean konektatzen diren ekipoen sistema operatiboa eta antibirusa eguneratuta edukitzea, segurtasun arazoak saihesteko.

Era berean, erabiltzaileari gomendatzen diogu une bakoitzean soil-soilik sarearen interfaze bakarra edukitzea aktibatuta, hari gabekoa edota kable bidezkoa, eta horrela bi hardware-profil edo gehiago sortzea.


Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña
Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es
eduroam FEDER