Ongi etorri | BienvenidoNafarroako Unibertsitate Publikoak

bulletGaldera arruntenak

Zein dira Unibertsitatearen hari gabeko sareak jasaten dituen estandarrak?
Wireless eremu guztietan onartuko diren estandarrak hauek dira: 802.11b (2,4GHz frekuentzia-bandan eta 11Mbp-eko abiaduran) eta 802.11g (2,4GHz frekuentzia-bandan eta 54Mbp-eko abiaduran).
Horretaz gainera, erabiltzaile gehiago egongo direla uste dugun eremuetan (guztientzako aretoetan, biltzar-aretoetan eta abarretan) 802.11a onartuko da (5GHzfrekuentzia-bandan eta 54Mbp-eko abiaduran).
Zein sistema eragileren bidez sar naiteke?
Sistema eragileak onartzen badu hari gabe sartzeko hardwarea, ez da konexio arazorik izan behar sarean modu irekian sartzeko. Sartzeko modua murriztua bada, beharrezkoa da hari gabeko gailuaren kontrolatzaileak WPA edo WPA2 jasatea, bai eta PEAP-GTC de 802.1x modua ere. Hala ere, egiaztatu da Windows 2000, Windows XP, Linux eta MacOS bateragarriak direla bi sarbide moduetarako.
Nola lortuko ditut nire erabiltzaile izena eta pasahitza sarean sartzeko?
Bai Irakasle eta Ikertzaileek, bai Administrazio eta Zerbitzuetako Langileek badute modua erabiltzaile izena ikusteko eta pasahitza aldatzeko TPS izenekoetan (unibertsitateko kutxazainetan), eta horretarako Unibertsitate Txartela behar dute.
Era berean, ikasleek ere, Unibertsitate Txartela izanda, ikus ditzakete erabiltzaile izena eta pasahitza NORBERAREN DATUAK atalean, Campuseko edozein TPS kutxazainetan.

Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña
Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es
eduroam FEDER