Ongi etorri | BienvenidoNafarroako Unibertsitate Publikoak

bulletEduroam ekimena

eduraom

RedIRIS proiektuan sartutako ekimena da eduroam, eta bere ardura erakundeen ekimenak nazio-mailan koordinatzea, mugikortasun eremu bakarra erdiesteko asmoz. Mugikortasun eremu bakar hau nazioko eta nazioarteko erakunde akademikoen talde handi batek osatzen du, eta oinarritzat hartuta erabiltzeko politika jakin bat eta hainbat eskakizun teknologiko eta funtzional, modua ematen dute erabiltzaileek haien artean mugi daitezen, eta uneoro behar dituzten zerbitzu mugikorrak eduki ditzaten. Azken helburua da erabiltzaile horiek, beste erakunde batera iristean, eduki ditzaten, ahal den modurik gardenean, Interneteko konexioa duen lan-eremu birtuala, beren jatorrizko unibertsitateen zerbitzuak eta baliabideak erabiltzeko ahalmena, bai eta garai horretan hartzen dituen erakundearen zerbitzuak eta baliabideak erabiltzeko ahalmena ere.

Jarraibideak, eduroam-en partaidea den erakunde baten erabiltzaile-bisitariarentzat

Proiektu honetako erakunde elkartu bateko kidea bazara, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hari gabeko sarea erabil dezakezu, unibertsitate honetako beste edozein erabiltzailek bezalaxe.

Hauek dira konexioaren tokiko parametroak: SSID, zeina eduroam baita, eta enkriptatze mota, zeina WPA edo WPA2 baita. Jatorrizko unibertsitateak normalean erabiltzen duen autentifikazio sistema PAP duen EAP-TTLS da. Gogoan hartu erabiltzailearen identifikatzaileak jatorrizko erakundearen domeinua eduki behar duela. Hala era, gomendatzen dizuegu unibertsitate honetako eduroam-en konfigurazioari buruzko jarraibideak berrikustea, baita jatorrizko zentroak horri buruz argitaratutako web orriak ere.

Jatorrizko unibertsitatearen aplikazioren bat erabili nahi izanez gero, kontuan hartu sarbide murrizketak izan ditzakeela jatorrizko IP helbidean oinarrituta, eta, hortaz, akaso ez duzula sarbiderik izango aplikazio horretarako. Gerta daiteke baliabide gehigarriren bat erabiltzeko modua izatea (adib. tunela), jatorrizko erakudeak hala aurreikusi badu.

Jarraibideak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erabiltzailearentzat

Unibertsitate honetako erabiltzaile guztiek badute eduroam-en konektatzeko modua, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko hari gabeko sarean, bai ekimenaren partaide den beste edozein erakunderen sareetan ere.

Unibertsitatearen sarean berean konexio modu hori erabiliz, bere enkriptatze zerbitzu guztiez onuratuko gara, eta segurtasuna hobetuko, web autentifikazioaren bidezko konexio-moduaren aldean.

Halaber, bisitatzen dugun beste unibertsitate baten sarea ere erabil dezakegu, betiere, euduroam-en ekimenekoa bada. Ikusi eduroam.es eta eduroam.org orriak, erakunde elkartuen berri izateko.

Eduroam konexioa konfiguratzeko, ikusi konfigurazio-orria. Kontuan hartu behar dugu konfigurazioa aldatu egin daitekeela beste unibertsitate batzuetan. Bai SSID izenekoa, bai konfiguratu beharreko enkriptatze-mota ere, non egiten den konexioa, erakunde horren araberakoa izango da.


Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña
Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es
eduroam FEDER