Ongi etorri | BienvenidoUniversidad Pública de Navarra

bulletEduroam konfigurazioa

Eduroam-en konektatu ahal izateko, beharrezkoa da daukazun hari gabeko txartelak eta bere driverrak ere jasatea dagokizun erakundeak eskatzen dituen zehaztapenak.

Eudoram-i atxikitako beste erakunde batera aldatzen diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko erabiltzaileek modua izango dute erakunde horren hari gabeko sarean konektatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hari gabeko sarean erabiltzeko dituzten kredentzialak erabiltzen badituzte (posta helbidea/pasahitza).

Beren konexioa konfiguratzeko, egiaztatu egin beharko da xede-erakundea eduroam ekimenari atxikia ote den, zein konexio metodo erabil daitezkeen eta nola konfiguratu horiek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasuan, WPA eta WPA2 da enkriptatzeko metodoa, eta EAP-TTLS-PAP autentifikazio metodoa.

Parametro horiek SSID eduroam-dun profil batean konfiguratuz, eta instalatu ondoren unibertsitatearen segurtasun ziurtagiria, eduroam-en konektatzeko moduan egongo ginateke, kredentzialak sartzen baditugu, eta kontuan izanik ere erabiltzailea posta-helbide osoa dela, domeinua barne (@e.unavarra.es ikasleentzat, eta @unavarra.es Irakasle-ikertzaileentzat eta AZL-rentzat).

Eduroam CAT

Eduroam konfiguratzeko modu errazena eduroam CAT (Configuration Assistant Tool) erabiltzea da. Windows (XP, Vista, 7 y 8), Linux eta Apple (OS X eta iOS) sistemak onartzen ditu.

Android gailuetarako konfigurazioaren adibidea

Androiderako konfigurazio-dokumentua.






Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña




Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es

eduroam FEDER