Ongi etorri | BienvenidoNafarroako Unibertsitate Publikoak

bulletKonfigurazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko hari gabeko sarea bateragarria da WiFi 802.11b eta 802.11g estandar guztiekin estaldura eremu guztietan. Eremu horietako batzuetan 802.11a estandarraren bidez ere sar daiteke.

Konexio-nodoaren arabera, hari gabeko sarean sartzeko hainbat modu dago, alegia:

Irekia, ez-segurua (UPNA): hari gabeko euskarria duen edozein gailu konekta daiteke, eta automatikoki eskuratu sarearen konfigurazio parametroak. Erabiltzaileari, Interneteko zerbitzuren bat erabili ahal izan aurretik, bere erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatzen zaizkio sarrera-orri baten bidez. Unibertsitate komunitateko edozein erabiltzailek erabil dezake konexio mota hau. Konexio modu honetako sarearen identifikatzailea, SSID izenekoa, UPNA da, alegia, sare lehenetsia, sarbide-gailuek iragartzen dutena. Baimena ematen da Interneten eta Unibertsitatearen sareko zerbitzu publikoetan sartzeko.

rekia, segurua (eduroam): WPA eta WPA2 estandarren bidez, erabat enkriptatua den konexioa erdiesten da. Unibertsitate komunitateko edozein erabiltzailek erabil dezake konexio mota hau, bai eta eduroam ekimenaren partaide diren beste unibertsitate batzuetako erabiltzaileek ere. Konexio modu honetako sarearen identifikatzailea, SSID izenekoa, eduroam da, erabilitako enkriptatze-mota, berriz, WPA edo WPA2, eta autentifikatzeko modu baliodunak EAP-TTLS-PAP edo PEAP-GTC. Baimena ematen da Interneten eta Unibertsitatearen sareko zerbitzu publikoetan sartzeko.

Murriztua: sarbide-mota segurua, Irakasle-ikertzaileentzat eta AZL-rentzat bakarrik. Informatika Zerbitzuak aurretik erregistratu egin behar du, modu horretan konektatu behar den gailua. Kasu horretan Unibertsitatearen barne-sarean sartzeko baimena ematen da.

Bi konexio modu horietarako behar diren identifikazio datuak (erabiltzailea eta pasahitza) Unibertsitateko kutxazainetan (TPS izenekoetan) ikus daitezke, adimendun txartela sartuz eta norberaren datuen aukera hartuz.

Sarbide irekiko bi moduak erabil ditzakete, bai segurua (eduroam), bai ez-segurua ere (UPNA).

Eduroam-en bidez konexioa konfiguratzeko, bete hurrengo dokumentu honen jarraibideak.

UPNA sare ireki eta ez-seguruan sartzeko, nahikoa izango da hari gabeko txartel funtzionala edukitzea (driverrak instalatuta eta dagokion softwarea dituena), eta sare lehenetsiari atxikitzea, campusean estaldura duen edozein gunetan. SSID bat sartu behar izanez gero, UPNA izango da. Txartela atxikita edukiz gero, horrek sarearen helbide bat jasoko du modu automatikoan. Hurrena web nabigatzaile batean sartu, eta azalduko den lehenengo orriak erabiltzailea eta pasahitza eskatuko ditu. Behin sartuz gero, leiho txikia agertuko da, eta hori ikonotu egin daiteke. Leiho hori ixten ez den bitartean, saioa irekita egongo da eta nabigatu ahal izango da.


Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña
Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es
eduroam FEDER