Ongi etorri | BienvenidoNafarroako Unibertsitate Publikoak

bulletErabiltzeko baldintzak

Unibertsitateko komunitateko kideei modua ematen zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoko datu sarean sartzeko, erabil dezaten ikerketa, irakaskuntza edo kudeaketarekin zerikusirik duten ekintzetan, edota Unibertsitatearenak diren xede eta helburuekin zerikusirik dutenetan.

Unibertsitateak berariaz eman beharko du baimena datu sarea erabiltzeko edo beste edozer egin nahian, sarean sartzeko.

Espreski debekatzen da sarea legez kanpoko edozertarako erabiltzea.

Erabiltzaile guztiek zainduko dute datuen izaera konfidentziala, sarbidea nahi gabekoa izan bada ere.

Erabiltzaileek ez diete utziko sarean sartzen Unibertsitatetik kanpoko pertsona edo erakundeei, Unibertsitateak horretarako baimena ematen ez badu.

Datuen sarea modu eraginkorrean eta seguruan erabiliko da, ahal den neurrian saihestu egin nahi baitugu sarearen itomena, edo informatika birusak edo harrak sartzea.

Kredentzialak, alegia, erabiltzailearen izena eta pasahitza, sarean edo beste zerbitzu batzuetan sartzean unibertsitateko komunitateko kideak identifikatzen dituztenak, norberarenak dira eta besterenganaezinak.

Ez dira hari gabeko sarea duten dispositibo aktiboak (sareratzeko puntuak, bideratzaileak etab.) erabiltzen ahal, ez eta hari gabeko sareak “ad hoc” sortu edo konfiguratu ere, Informatika Zerbitzuak berariaz onartu edo baimena eman ez badu.


Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Campus de Arrosadía / Arrosadiko Campusa
31006 Pamplona / 31006 Iruña
Teléfono 948 169 090 / Telefonoa 948 169 090
E-mail / E-mail: sistemasunavarra.es
eduroam FEDER